Aurten ere martxan jarri dute gazte baratza

Iaz egin zuten bezala, aurten ere gazte baratza martxan jarri dute Taupada gaztetxean. Dagoeneko aurre lan guztia egin dute: belar txarrak, kendu, lurrari buelta eman, ongarria zabaldu eta landaketak egin. Aurten berrikuntza  bezala kalendula (landare medizinala) eta erremolatxa landatu dituzte. 10 pertsona inguruko talde bat txandakatzen ari da ureztaketa egin eta baratza txukun mantentzeko, baina … More Aurten ere martxan jarri dute gazte baratza

“Gazte boterea eraiki” jardunaldien aurkezpena

Ostiral 27an 18:30ean “Gazte boterea eraiki” jardunaldiak aurkeztuko dituzte Taupada gaztetxean. Aipaturiko jardunaldiak jendartearen gehiengoa eta natura gutxi batzuk aberasteko bitarteko gisa hartzen dituen eredu kapitalista honen aurrean, gazteon boterea indartu eta alternatibak martxan jartzearen beharraz ohartaraztera bideratuta daude. Maiatzaren 30etik ekainaren 11ra iruñerriko auzo eta herri ezberdinetan, gure bizitza zeharkatzen duten esparru ezberdinen (ekonomia, … More “Gazte boterea eraiki” jardunaldien aurkezpena

Lan taldeak berregingo dituzte, parte hartzea zabaltzeko

Topaketetako eztabaidan ateratako ondorioak paperetik praktikara eramanen dituzte ostiral honetan Berriozarko gaztetxean. 20:00etan eginen da dinamika eta bertan orain arteko antolaketa eta lan taldeen eginkizuna ezagutzera emanen dira. Ondoren, lantaldeetan sartzeko aukera egonen da, lantaldeen arlo zehatzetan soilik inplikatzekoa eta beste lantalde batzuk sortzekoa ere. Helburua da geroz eta gazte gehiagok parte hartzea gaztetxean, bakoitza … More Lan taldeak berregingo dituzte, parte hartzea zabaltzeko

Udaberriarekin batera, aldizkariaren 3. zenbakia!!

Heldu da udaberria gurera eta heldu da berarekin batera Taupada gaztetxeak kaleratzen duen Taupadaka aldizkaria. Urtebete beteko ditu gaztetxeak eta jadanik 3 dira kaleratutako aldizkariak, ez da gutxi! Honako honetan sormenaren gunea da sekzio berria eta aipatu beharra dago berriki ospatu diren Gazte Topaketen kronika bat ere badagoela. Gainerakoan, aurreko egitura mantendu da: lan talde … More Udaberriarekin batera, aldizkariaren 3. zenbakia!!

Asteburu zoragarria!! Bonito fin de semana!!

Martxoaren 11tik 13ra Mendialdea ikastetxean zita jarria zuten Berriozarko gazteek, Taupada gaztetxeak deituta. Aurtengo Gazte Topaketen edizioko helburu nagusia zen, gazteen arteko harremanak saretzen jarraitzeaz gain, gaztetxeari konpromezu eta parte hartzeko modu ezberdinak bilduko dituen egitura bat ematea. Hori larunbat arratsaldeko 3 orduko eztabaida-dinamikaren bidez egin zen eta zorionez, hura izan zen topaketetako momenturik jendetsuena, … More Asteburu zoragarria!! Bonito fin de semana!!

Eta zu ez zara joango? ¿Tu no vas a ir? #gaztetopaketak2016

Iaz egin zuten bezala, aurten ere, bigarren urtez, Gazte Topaketak ospatuko dituzte Mendialdea ikastetxean. Martxoaren 11tik 13rako asteburuan burutuko dituzte eta espero dute iaz bezain arrakastatsuak edo gehiago izatea. Iaz gaztetxea eta bere irekiera izan bazen landu zuten gaia, aurten gaztetxeari egitura organizatibo zabalago bat ematea izanen da helburua, parte hartzeko modu eta konpromezu maila … More Eta zu ez zara joango? ¿Tu no vas a ir? #gaztetopaketak2016

Gazteok ere ihauteriez disfrutatu genuen

Pasa den larunbat 6an ihauteriak ospatu ziren Berriozarren. Herriko elkarte ugarik euren jarduerak antolatu zituzten eta haien artean izan zen gaztetxea. Ohiturari jarraiki, 14:00etarako programatua zegoen bazkaria 14:30ean hasi zen eta mozorraturiko zein mozorratu gabeko 50 gazte inguru bildu ziren bertan. Ondoren, mahai jolasetan aritu ziren eta 18:00 Txolinen kalejirara joan ziren. Kalejiraren ostean, Zulo … More Gazteok ere ihauteriez disfrutatu genuen

Umoretsu joan zen bardoen bertso saioa

Urtarrilaren 29an, ostiralarekin, 40 lagun inguru bildu ziren gaztetxean Bardoak 2016 taldekako bertso ekimenaren barruan ospaturiko saioan. Einnekin eta Hiru garabardo eta pintxo bat taldeen arteko saioa izan zen bertaratutako berriozartar zein kanpokoek ikusi ahal izan zutena. Alde batean, Etxarri Aranatzetik etorritako Unai Artieda, Joseba Beltza eta Saats Karasatorre bertsolariak aritu ziren kantuan, eta bestean, … More Umoretsu joan zen bardoen bertso saioa

Mezu feministez blaitutako giro paregabea

Aurreko larunbat 23an FEMINISMOAZ BLAITU lelopean jardunaldi batzuk antolatu ziren Taupada gaztetxean. 18:00etan hasi zen Arrakala dokumentalaren (https://www.youtube.com/watch?v=hGnipa7y0lo) emanaldia eta 40 pertsona inguruk ikusi zuten heteroarauaren mugez mintzatzen den ekoizpena. Jarraian pintxopote feminista egon zen eta arratsaldea La Otraren kontzertu akustikoarekin amaitu zen, zeinetan 60 pertsona inguru bildu ziren. Oro har, oso giro ona egon … More Mezu feministez blaitutako giro paregabea

Urtarrilaren 23an La Otra bakarlari madrildarraren kontzertua

Gabonetako jardueren ostean, berriz ere jarduera eta proposamen berriekin dator Taupada gaztetxea. Izan ere, urtarrilaren 23an genero parekidetasunaren aldeko mezua zabaltzen jaraitzeko eguna izango da eta 29an,  bi urtean behin ospatzen den ”Bardoak” Nafarroako taldekako bertso ekimenaren saio bat hartuko du gaztetxeak. Lehen egunari dagokionez, FEMINISMOAZ BLAITU lelopean 17:30ean hasiko dira jarduerak Topatuk eta Bilgune … More Urtarrilaren 23an La Otra bakarlari madrildarraren kontzertua