Kontrainformazioa aurkezpena

Berriozarko gaztetxearen beste lan-taldeetako bat komunikazio eta kontrainformazio taldea da. Jarraian talde honen helburuez eta kontrainformazioaren garrantziaz mintzatuko gara.

Gaztetxean antolatzen hasi ginenean, lan-taldeetan bildu, eta komunikazio talde bat sortzeko beharra ikusi genuen, gaztetxean egiten genituen jardunaldien berri emateko. Horretaz gain, hausnarketa bat egin genuen komunikazioaren inguruan.

Antzematen dugunez normalean informazioa guztiz baldintzaturik eta manipulaturik dagoela. Eztabaidatu ondoren ikusi genuen, alde batetik, guk antolatutako jarduerez informatu behar genuela, eta, bestetik, egun transmititzen den informazioari ikuspegi kritiko bat ematea beharrezkoa dela.

Izan ere, egun transmtitzen den informazio kontrolpean dago. Badirudi, hori ezin daukatu, informazio asko jasotzen dugula. Baina zer nolako informazio jasotzen dugu? Zer ikuspegirekin? Zergatik horrenbeste informazio? Benetan horren desberdinak dira ohiko komunikabideak beraien artean?

Informazio asko jasotzen dugu egunerokoan. Jada ez da lehen bezala, non egunkarien eta irratien bidez jasotzen zen informazioa. Orain Interneten eta telebista kanal guzti horiekin informazio asko dugu eskura. Baina nolakoa da informazio hori? Benetako bertsio al da hori? Ba al dago informazio horretaz gain beste informaziorik?

Erantzuna nahiko argi dago gure ustez. Egun informazio asko jasotzen den arren, dena oso antzekoa da, denek berri berdinak dituzte ahotan, eta nahiz eta hitz desberdinak erabili, bertsioa oso antzekoa da. Informazio horrek, aurretik esan bezala, interes batzuei egiten die men, agintariek nahi duten informazio eta bertsioa jasotzen dugu. Hau da: ez da informazio guztia ematen, eta ematen dena ez da objektiboa izaten.

Esaterako, (abuztuan zehar gertaera berri bat aukeratu). Hau bezalako hainbat kontu esan genitzake, Ukraniako gerraren zergatiak, Frantzian aspaldi gertatu ziren atentatuen atzean zeuden inkoherentziak…

Gaur egun jasotzen dugun informazioa zapaltzaileen sumisio egoera luzatzeko diseinaturik dago. Ematen den informazio ugaria gu informazioz betetzeko da, eta horretaz gain, informazio gehiago dagoela ezkutatzen digute. Ematen diren bertsio ugariak norabide bereandaude jarrita, beste ikuspegiak ezkutatzen dizkigute.

Horren aurrean, Berriozarko gazteok argi dugu ez dugula informazio manipulaturik nahi,ez dugula elite ekonomikoaren eta gobernarien menpeko informazio manipulatua nahi. Guk herriaren, zapalduon informazioa nahi dugu. Ematen diguten informazioaren alternatiba bilatu eta zabaltzearen alde borrokatuko dugu.

Ez gara konformatuko komunikabideetan ematen ez diren gaiak lantzearekin; kontrainformazio taldearen egin beharretako ere bat izanen da, jasotzen ditugun berrien gaineko ikuspegi kritiko bat ematea. Talde honen helburua da, egun transmititzen zaigun informazioari ikuspegi alternatibo eta kritiko bat ematea. Guk uste baitugu errealitatea aldatu nahi duen pertsona orok errealitatearen beste ikuspegi bat izan behar duela.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s