Ekologia aurkezpena

Ideiaz eta ilusioz betetako gazteak elkartu ginen taldetxo bat osatzeko, ingurumenaz bustitzeko eta ingurumena zaintzeko helburuekin: Talde ekologista hain zuzen ere. Gainera gaztetxea leku aproposa da, eraikuntza ekologikoan oinarritutako esparrua baita. Beraz, gure filosofia eta gaztetxe berarena gazteen artean eta herri osoan ere zabaltzen joango gara.

Hasiera batean gaztetxea hutsik zegoenez, zakarrontziak zaborren sailkapenarekin jartzearen beharra ikusi genuen. Nahiz eta oso pausu txikia izan, oso tresna erabilgarria izango da gure gazteriaren kontzientziazioan arlo honi dagokionez, baina oraindik lan handia egin beharra dago.

Zuk ikusi duzun moduan, gaztetxearen atzeko aldean hesiz babestutako baratza eder bat dago. Baratza honen ideia beste proposamenekin batera jaio zen ekologiako bilera batean. Lan neketsu eta gogorra egin genuen hasieratik, lurra lantzen batez ere. Baita ere, landatu ondoren ureztatzeko txandak antolatu genituen. Orain lan guzti honen fruituak jasotzen ari gara: marrubiak, luzokerrak (pepinoak),meloiak, kuilatxoak (kalabazinak), letxugak etab. Gainera, eraikin polit honek eskaintzen dizkigun negutegietan sendabelarrak landatzeko aukera bikaina izan dugu. Oraindik asko dugu ikasteko baratzaren eta sendabelarren inguruan, lehenengo landaketa nahiko basati atera baita.

Ekologiako taldean parte hartzera animatzen zaituztegu, harreman berriak egiteko, ondo pasatzeko, ondo pasatzeko eta ikasteko aukera paregabea izango baituzu. Gainera ingurumena eta natura gustoko badituzu, hau zure lekua da. Momentuz taldetxo bat biltzen gara, baina oraindik pertsona gehiago behar ditugu proiektu politak aurrera eraman ditzagun. Zuk buruan proiekturen bat baldin baduzu etorri eta elkarlanean aurrera eraman dezakegu. Ez izan beldurrik, ez gara radioaktiboak!

Al principio un@s jóvenes cargad@s de ideas y de ilusión formamos un grupo que se preocupa del medioambiente. Además tenemos el espacio más apropiado para desarrollar nuestras actividades, ya que, el gaztetxe es una construcción bioclimática. Por eso trataremos de transmitir nuestra filosofia y la del propio gaztetxe tanto a l@s jovenes como a todo el pueblode Berriozar.

Inicialmente, pusimos el foco en el reciclaje y hicimos papeleras (con material reciclado) con separado de residuos. A pesar de ser un pequeño paso, supondrá una herramienta clave para la concienciación de nuestr@s jóvenes, aunque todavía hay mucho por hacer. También, como has observado, hay una hermosa huerta en el jardín trasero del gaztetxe. La idea de hacerla, al igual que otras propuestas, surgió en una reunión del grupo donde se compartió y se aprobó. Supuso un duro trabajo desde el comienzo (trabajando la tierra) y posteriormente con los turnos de riego. No obstante, ahora estamos recogiendo los frutos del trabajo (fresas, pepinos, calabacines, melones…).

Por otro lado, plantamos plantas curativas en los pequeños invernaderos del gaztetxe. Os animamos a participar en el grupo de ecología del gaztetxe ya que si estais interesados con el tema es el lugar más adecuado y recuerda que….te lo pasarás bien, te lo pasarás genial!, aprenderás y harás nuevas amistades. Nos reunimos un pequeño grupo, pero con más gente podremos llevar a cabo nuevos y bonitos proyectos trabajando.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s