Giro onean joan zen Gazte Eguna

Azaroaren 28an, Berriozarko Gazte Eguna ospatu zen oso giro onean. Goizeko 10:00etarako aurreikusia zegoen mural margoketa ezin izan zen egin eguraldi ezegonkorraren ondorioz eta beraz, 11:00etan hasi zen dena tortilla lehiaketarekin Euskal Herria plazako karpan.
Zenbait kuadrillak bere tortillak prestatu zituzten momentuan bertan antolakuntzaileek jarririko tresnekin eta euren kabuz ekarririko osagaiekin. Gainera, batzuek ez zituzten betiko osagaiak erabili eta irudimena landuz, poltsako patatak, kolakaua, hanburgesak, lakasitoak eta abar ekarri zituzten. Ondoren, sari banaketa egin zen (tortilla erreena, zapore onena, itxur onena) eta denen artean tortillak jan egin zituzten jarraian, hamaiketako gisa.
12:30ak aldera, DesperdiZiok, Berriozarko rock-punk taldeak, Baserritars-eko kide batzuen laguntzaz grabatutako gaztetxearen abestiarekin egin nahi den bideoklipeko hainbat eszena gabatu ziren, grabaketa egun osoan zhar egin bazen ere.
14:30ean 40 pertsona inguruk bazkaldu zuten eta bazkalostean, jolas polit bat egin zuten: eskala handiko antzararen jolasa, kasilla bakoitzean proba ezberdinak tartekatuz.
18:30ak aldera herrian zehar kalejira bat burutu zuten, geldialdiak tartekatuz eta hura bukatzean barrako bokata goxoekin afaltzeko tartea hartu zuten.
Bukatzeko kontzertuei hasiera eman zitzaien: SOFOKAOS, DESPERDIZIO eta INGO AL DEU? taldeek jo zuten, tartean zunba emanaldi bat egin zelarik eta bukatzeko herriko USB DJak gauari amaiera eman zion.
Hortaz, giro aldetik oso balorazio positiboa egin zen, balorazio ekonomikoaren gainetik.

Hala ere, guztiz bukatu ez ziren bi gauza geratu ziren, hurrengo egunetan egiteko asmoa dagoelarik: murabaratzeko paretan murala handi eta polit baten margoketa eta bideoklipeko azken eszenen filmaketa. Beraz, egon adi hurrengo deialdietara eta jarrai dezagun herria gazte indarraz alaitzen eta eraldatzen!!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s