Umoretsu joan zen bardoen bertso saioa

Urtarrilaren 29an, ostiralarekin, 40 lagun inguru bildu ziren gaztetxean Bardoak 2016 taldekako bertso ekimenaren barruan ospaturiko saioan. Einnekin eta Hiru garabardo eta pintxo bat taldeen arteko saioa izan zen bertaratutako berriozartar zein kanpokoek ikusi ahal izan zutena.

Alde batean, Etxarri Aranatzetik etorritako Unai Artieda, Joseba Beltza eta Saats Karasatorre bertsolariak aritu ziren kantuan, eta bestean, Mikel Lasarte, Sarai Robles eta Ainara Ieregi barañaindarrak eta Manex Mailharin berriozartarra jardun ziren bertsotan.

Emanaldia arina eta, oro har, umoretsua izan zen: bai saio puntuagarrian zehar, baita bukaerako agurretan ere, ikuslegoaren algara piztu zuten zenbait bertsoaldi izan zirelarik.

Bi taldeek une gogoangarriak utzi zituzten, kroniketan aipatzeko modukoak. Etxarri Aranazekoek oso agur barregarria ekarri zuten etxetik prest, bikotekidearen larruan sartuta ere oso bertsoaldi polita egin zuten geroago, puntutan ere entzulegoari barre eginarazi zioten bi taldeek.  Azkenean, Etxarri Aranatzekoak nagusitu ziren norgehiagoka honetan eta gero denek, bertsolar, aurkezle, epaile zein entzuleek merendu batez disfrutatzeko parada izan zuten.

Hala ere, aurkezleek amaieran esan bezala, Bardoak 2016 ekimenak aurrera darrai. Hona hemen informazio gehiago: http://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/bardoak

IMG_1100

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s