Asteburu zoragarria!! Bonito fin de semana!!

Martxoaren 11tik 13ra Mendialdea ikastetxean zita jarria zuten Berriozarko gazteek, Taupada gaztetxeak deituta. Aurtengo Gazte Topaketen edizioko helburu nagusia zen, gazteen arteko harremanak saretzen jarraitzeaz gain, gaztetxeari konpromezu eta parte hartzeko modu ezberdinak bilduko dituen egitura bat ematea. Hori larunbat arratsaldeko 3 orduko eztabaida-dinamikaren bidez egin zen eta zorionez, hura izan zen topaketetako momenturik jendetsuena, 40 pertsona inguru bildu zirelarik.

Hala ere, ez ziren jarduera guztiak horren jendetsuak izan. Azter ditzagun kronologikoki. Ostiralean 18:00etan izan zen aurkezpena et bertan 8 pertsona bildu ziren. Ondoren, ezagutza jolasak, azken 5 urteetako gazte mugimenduaren inguruko bideo emanaldia eta gaztetxearen egoeraren balantzea ziren egitekoak, baina bertan behera gelditu ziren jende urriagatik. Afaltzeko orduan, aldiz, gauzak aldatzen hasi ziren. 20 pertsonatik gora egon ziren afaltzen, agian labetik irtendako keak martcan jarritako sute-alarmaren soinua dela eta, nork daki! Gau jolasetn ere beste horrenbeste jende izan zer eta 15 pertsona inguruk pasa zuten gaua psikomotrizitate geletan,  haurtzaroko momentuak gogora ekarriaz.

Larunbateko jarduerak maitasun erromantikoaren inguruko tailer batekin hasi ziren, non 15 pertsona inguruk egungo gizarteak saltzen digun maitasun eta harreman eredu hankaz gora jarri zuten. Argi utzi zuten monogamia ez dela aukera bakarra, heterosexualitatea eta betiereko maitasuna ez diren bezala. Horren ostean, nahi izan zuenak orrazten eta makillatzen ikasteko aukera izan zuen bazkaldu aurretik. Bazkaltzeko 15 bat gazte batu ziren, eta behin siesta amaituta, topaketetako momentu arrakastatsuenari hasiera eman zitzaion. 16:30etarako aurreikusia zegoen eztabaida, nola ez, 17:00etan hasi zen eta hasieran 15-20 gazte zeuden arren, 18:00etarako jadanik 40 ziren han bildutakoak, gaztetxeko lantaldeei, asanblada orokorrari, irekierari, giltzen kudeaketari eta bestelako gaiei buruz bere iritzia emanez. Talde txikietan banatu eta haietatik jasotako ekarpenak bilduz, etorkizun hurbilean gaztetxearen egituraketa izan daitekeenaren bozeto bat osatu zuten denen artean. Espero baino gehiago luzatu zen eztabaida, 20:00ak arte. Beraz, 19:00etarako aurreikusia zegoen gymkana afalostera pasatzea erabaki zuten aho batez. Hortaz, 45 pertsona inguruko afariaren ostean, gymkana joko bat egin zuten eta egunari amaiera emateko masaje saioa, nahiz eta hasterako hurrengo eguna zen jada eta bukatzerako goizaldeko hiruak.

Gaua pasatzera berriz ere 15 pertsona inguru geratu ziren eta hurrengo goiza garbiketarako unea. Hau izan zen, tamalez, jende gutxien erakarr zuen jarduera (aurkezpenean baino gutxiago egon ziren!!); agian hobe zuten kartelean ez iragartzea.

Orain gazteei dagokie larunbateko eztabaidan paperean idatzitakoa praktikara eramatea eta bertan ateratako ideiak elkarrekin jostea, errealitatean irudikatzen eta gauzatzen hasiz. Ilusioz beteriko lana izanen da eta gaztetxean aritzeko gogoa duen edonor gonbidatzen dute prozesuan parte hartzera.

Bestetik, aipatu beharra dago topaketen jarraipen berezia egin zela twitterren, #gaztetopaketak2016 traolaren bidez eta YouTubeko kanalean asteburuaren bideo-kronika dagoela ikusgai.

 

Desde el 11 hasta el 13 de marzo los jóvenes de Berriozar se juntaron en el colegio Mendialdea, convocadas por el gaztetxe Taupada. El objetivo principal de los Encuentros Juveniles de este año era, al margen de seguir tejiendo relaciones entre la juventud, empezar a darle al gaztetxe una estructura que reuna diferentes niveles de compromiso y modos de participación. Para ello el sábado a la tarde hicieron una asamblea-debate que duró tres horas, y por suerte, ese fue el momento mas exitoso del fin de semana.

Pero no fue todo el fin de semana de tal manera. Repasémoslo. El viernes a las 18:00 fue la presentación de los encuentros a la que solamente aparecieron 8 personas y más tarde, quedaron anuladas tres actividades por falta de gente: los juegos para conocerse, que no fueron necesarios, la proyección sobre el movimiento juvenil del pueblo durante los últimos 5 años y el balance de la situación del gaztetxe. A la hora de cenar las cosas empezaron a cambiar. Se juntaron más de 20 personas para cenar, quien sabe si por las sabrosas pizzas que prepararon o si fue por el sonido de la alarma anti-incendios que se puso en marcha con el vapor que salió del horno. La misma cantidad de gente es la que estuvo en los juegos nocturnos y fueron unas 15 las personas que pasaron la noche.

Las actividades del sábado comenzaron con un taller en el que al rededor de 15 jóvenes desmontaron el amor romántico, poniendo patas arriba el modelo de relaciones que nos vende el mercado y la estructura social, desde el mito del amor eterno hasta la heterosexualidad. Después de eso, el que quiso tuvo la opción de aprender a peinar(se) y a maquillar(se). A continuación fueron a comer, donde se reunieron unas 15 jóvenes. Después del rato libre para la siesta, empezó la que fue la tarde más exitosa de los encuentros. El debate que estaba previsto para las 18:30 comenzó, como no, a las 17:00 y aunque al principio solo estubieran 15-20 personas, para las 18:00 ya eran 40 los allí congregados, dando su opinión sobre temas como la organización del gaztetxe, la apertura, gestión de llaves, limpieza,etc. Tras reunirse en grupos de 6-7 personas y ponerlo en común, entre todos formaron un boceto de lo que en un futuro cercano puede ser la estructura organizatia de Taupada. El debate no acabó hasta las 20:00 y por lo tanto, todos decidieron posponer la gymkana que estaba prevista para las 19:00 a después de cenar. En la cena se juntaron cerca de 45 jóvenes al igual que en la posterior gymkana. Para acabar el día, aunque pa cuando empezaron ya era el siguiente día y para cuando acabaron las tres de la mañana, los que se quedaron disfrutaron dándose masajes uno al otro.

Al rededor de 15 fueron los que se qeudaron a dormir y hubo quein no se quedó porque la siguiente mañana tocaba limpiar todo. Esa fues, por desgracia, la actividad menos exitosa (menos gente que en la presentación!); quizás por haberlo anunciado en el cartel…

Ahora es el turno para la juventud de llevar a la práctica lo plasmado en el papel, de visualizar en la realidad y unir las ideas que salieron. Será un trabajo tanto  ilusionante como colectivo y por eso, llaman a todo el mundo a que participe.

Para finalizar, hay que decir que hicieron un seguimiento de los encuentros en twitter mediante #gaztetopaketak2016 y que en el canal de YouTube se puede ver el video.

 

 

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s