“Gazte boterea eraiki” jardunaldien aurkezpena

Ostiral 27an 18:30ean “Gazte boterea eraiki” jardunaldiak aurkeztuko dituzte Taupada gaztetxean. Aipaturiko jardunaldiak jendartearen gehiengoa eta natura gutxi batzuk aberasteko bitarteko gisa hartzen dituen eredu kapitalista honen aurrean, gazteon boterea indartu eta alternatibak martxan jartzearen beharraz ohartaraztera bideratuta daude.

Maiatzaren 30etik ekainaren 11ra iruñerriko auzo eta herri ezberdinetan, gure bizitza zeharkatzen duten esparru ezberdinen (ekonomia, komunikazioa, elikadura, etxebizitza…) inguruko hitzaldiak egonen dira, hauek merkatuaren interesetatik at nola jarri hausnartuz.

Haietako lehena Taupada gaztetxean egingo da, maiatzaren 30ean 18:30ean. Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxista eta independentista eta helduen boterearen aurkako Rebels amb causa manifestuaren bultzatzaile katalanuniarrak izanen ditugu gazte boterearen inguruan hizketan eta hura kapitalismoaren aurka nola egituratu behar den hausnartzeko parada izanen dugu.

Jardunaldiak ekainaren 11n bukatuko dira egun osoko egitarauarekin. 10:00etan bi asteetan zehar eztabaidatutakoa mahaiaren gainean jarri eta arlo bakoitzean Iruñerrian egin daitekeenaren inguruan arituko gara, bakoitza aukeratzen duen arloan: etxebizitza, elikadura, gaztetxe eta gazte asanbladak, feminismoa, aisialdia, hezkuntza, sorkuntza…

15aldiazkena2

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s