Mezu feministez blaitutako giro paregabea

Aurreko larunbat 23an FEMINISMOAZ BLAITU lelopean jardunaldi batzuk antolatu ziren Taupada gaztetxean. 18:00etan hasi zen Arrakala dokumentalaren (https://www.youtube.com/watch?v=hGnipa7y0lo) emanaldia eta 40 pertsona inguruk ikusi zuten heteroarauaren mugez mintzatzen den ekoizpena. Jarraian pintxopote feminista egon zen eta arratsaldea La Otraren kontzertu akustikoarekin amaitu zen, zeinetan 60 pertsona inguru bildu ziren. Oro har, oso giro ona egon … More Mezu feministez blaitutako giro paregabea

Urtarrilaren 23an La Otra bakarlari madrildarraren kontzertua

Gabonetako jardueren ostean, berriz ere jarduera eta proposamen berriekin dator Taupada gaztetxea. Izan ere, urtarrilaren 23an genero parekidetasunaren aldeko mezua zabaltzen jaraitzeko eguna izango da eta 29an,  bi urtean behin ospatzen den ”Bardoak” Nafarroako taldekako bertso ekimenaren saio bat hartuko du gaztetxeak. Lehen egunari dagokionez, FEMINISMOAZ BLAITU lelopean 17:30ean hasiko dira jarduerak Topatuk eta Bilgune … More Urtarrilaren 23an La Otra bakarlari madrildarraren kontzertua

Emakumeenganako indarkeriari hortzak erakutsi zizkioten Berriozarko gazteek

Azaroaren 21a Berriozarko gazteek aldarrikapen egun bihurtu zuten, emakumearenganako egiturazko indarkeria gaitzetsiz eta haren ahalduntzearen alde eginez. Goizeko 11:00etatik 14:00etara ahalduntze tailer bat egin zuten Kulturgunean, gero, 14:30ak aldera 40 gazte inguruk gaztetxean bazkaldu zuten, bazkalostean kantautoreez disfrutatzeko aukera izan zutelarik. Ondoren, kontzentrazio bat burutu zuten EH plazan eta manifestua irakurri eta eraildako emakumeengatik isiltasun … More Emakumeenganako indarkeriari hortzak erakutsi zizkioten Berriozarko gazteek

Azaroaren 21ean emakumearen aurkako indarkeriaren kontra eta bere ahalduntzearen alde!!

Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna azaroaren 25ean izan arren, gaztetxeko talde feministak 21ean eginen ditu bere jarduerak.                                                                                                                                           Horren helburua da emakumeak bizitza osoan zehar pairatzen eta pairatu izan dituen erasoak salatzea egun indartsu eta sinboliko baten … More Azaroaren 21ean emakumearen aurkako indarkeriaren kontra eta bere ahalduntzearen alde!!

Feminismoa aurkezpena

Aupa! Taupada Gaztetxean sortutako talde feminista gara. Zergatik sortu genuen talde hau? Zoritxarrez,bai gaztetxean bai eta Berriozarren ere beharrezkoa ikusten genuelako feminismoa sustatzenduen talde bat. Pausoak eman dira berdintasunerantz,bai, baina oraindik asko dugu egiteke. Momentuz ez dugu gauza handirik egin, pixkanaka-pixkanaka ari gara talde bezala sortzen. Duelagutxi Tafallako Oihu Feminista taldearekin elkartu ginen.Taldeko neska batzuk, … More Feminismoa aurkezpena