Gabonetan ere ez dago atsedenik!!

Berriozarko gaztetxetik gabonetarako egitarau oparoa eskaini dute, gazteria batzen jarraitzeko asmoz, eta bide batez, gabonetako aisialdi kontsumistari izotz pistak, zentro komertzialak, navipark…) alternatiba bat eskaintzeko: -19tik 23ra alternatiben astea antolatu dute. Azoka, tailerrak (batukada, xaboia), konponketak… -26an Hatortxu Rock jaialdiaren aurretik bazkari autoegestionatu bat antolaru dute 14:00etan gaztetxean. -28an II. Sexu Gaua eginen da, masajeak, … More Gabonetan ere ez dago atsedenik!!

Hemen da Taupadaka aldizkariaren bigarren zenbakia!

Lehen alea jaien aurretik argitaratu bazen, honako hau gabonen aurretik atera da. Opari polita izan daiteke batzuentzat, alternatiboa, deserosoa besteentzat… Baina argi dagoena da edukiz beterik datorrela hau ere: lantaldeen kolaborazioak, hausnarketak, munduko arazoei buruzko iritziak, horoskopoa, gabonetako jardueren kartelak… DISFRUTA EZAZU!! Aquí está la segunda edición de la revista, que era tan esperada por … More Hemen da Taupadaka aldizkariaren bigarren zenbakia!

Berriozarko gaztetxea alternatiben eraikuntzara jauzi egiteko prest

KontSUMISIOari intsumisioa! lelopean aurrera eraman duten kanpainaren barnean, azken txanpan hain zuzen ere, behin eta berriz kritikatu duten kontsumo ereduari alternatibak eskainiko dizkiote Taupada gaztetxekoek. Izan ere, irakurketan egungo gizartea kontsumoan oinarrituta dagoela azpimarratu zuten eta zoriontasunaren izenean, geroz eta gehiago erostera bultzatzen gaituztela, gizarte kapitalistak bizirauteko tresna bezala. Esan dute kontsumo eredu horrek natura … More Berriozarko gaztetxea alternatiben eraikuntzara jauzi egiteko prest

Giro onean joan zen Gazte Eguna

Azaroaren 28an, Berriozarko Gazte Eguna ospatu zen oso giro onean. Goizeko 10:00etarako aurreikusia zegoen mural margoketa ezin izan zen egin eguraldi ezegonkorraren ondorioz eta beraz, 11:00etan hasi zen dena tortilla lehiaketarekin Euskal Herria plazako karpan. Zenbait kuadrillak bere tortillak prestatu zituzten momentuan bertan antolakuntzaileek jarririko tresnekin eta euren kabuz ekarririko osagaiekin. Gainera, batzuek ez zituzten … More Giro onean joan zen Gazte Eguna

Osteguna tortilla lehiaketan izena emateko azken eguna!!

Ostegun 26a da Gazte Egunaren egitarauaren barruan dagoen tortilla lehiaketan (11:00etan gaztetxean) izena emateko azken eguna!!      Animatu zuen kuadrillakoekin tortilla bat egitera!! Horretarako, taupadagaztetxea@gmail.com helbidera idatzi beharra dago eta parte hartzeko asmoa duzula adierazi.                                                                               Antolatzaileek arrautzak eta sukaldatzeko tresneria jarriko dituzte eta parte hartzaileen esku geratuko dira gainerako osagaiak, edozein aukeratzeko askatasuna dagoelarik.                                                                          Epaimahaiak sarituak … More Osteguna tortilla lehiaketan izena emateko azken eguna!!

Emakumeenganako indarkeriari hortzak erakutsi zizkioten Berriozarko gazteek

Azaroaren 21a Berriozarko gazteek aldarrikapen egun bihurtu zuten, emakumearenganako egiturazko indarkeria gaitzetsiz eta haren ahalduntzearen alde eginez. Goizeko 11:00etatik 14:00etara ahalduntze tailer bat egin zuten Kulturgunean, gero, 14:30ak aldera 40 gazte inguruk gaztetxean bazkaldu zuten, bazkalostean kantautoreez disfrutatzeko aukera izan zutelarik. Ondoren, kontzentrazio bat burutu zuten EH plazan eta manifestua irakurri eta eraildako emakumeengatik isiltasun … More Emakumeenganako indarkeriari hortzak erakutsi zizkioten Berriozarko gazteek

KontSUMISIOA intsumitzeko deia egin dute

Berriozarko Taupada gaztetxeko kideek egungo gizarte eredu kontsumista aztertu, haren aurrean alternatibak badaudela azpimarratu eta horietako batzuk gauzatzea helburu duen kanpaina bat jarri dute martxan azaroa bukaeran eta abenduan zehar. Alternatiba horietako batzuk etorkizunean proiektu iraunkor bilakatzea dute xede.   Desde el gaztetxe han puesto en marcha una campaña con el objetivo de analizar el … More KontSUMISIOA intsumitzeko deia egin dute

Azaroaren 21ean emakumearen aurkako indarkeriaren kontra eta bere ahalduntzearen alde!!

Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna azaroaren 25ean izan arren, gaztetxeko talde feministak 21ean eginen ditu bere jarduerak.                                                                                                                                           Horren helburua da emakumeak bizitza osoan zehar pairatzen eta pairatu izan dituen erasoak salatzea egun indartsu eta sinboliko baten … More Azaroaren 21ean emakumearen aurkako indarkeriaren kontra eta bere ahalduntzearen alde!!

Azaroaren 28an, BERRIOZARKO GAZTE EGUNA!!

Datorren azaroaren 28rako, Taupada gaztetxeko gazteek Berriozarko Gazte Eguna antolatu dute herrian. Aukera paregabea da egunean zehar dauden ekintzetan disfrutatzeko eta giro bikaina sortzeko. Egunean zehar jarduera ezberdinak egongo dira, haien artean, mural margoketa, tortilla lehiaketa, lipdub-a, bazkaria, kantautorea, jolasak, elektrokalejira, zunba, kontzertuak eta nola ez, gaua animatzeko DJ-a.                        Helburua gazteen harteko harremanak sustatzea … More Azaroaren 28an, BERRIOZARKO GAZTE EGUNA!!